Zaldibarko Liburutegi Zaharrak Mi pequeño gran samurai (Nire samurai handi txikia) dokumentala hartuko du gaur, maiatzak 16,18:00etan. Bertaratzen direnek Ekai Lersundi trans gazte ondarroarraren istorioa ezagutuko dute. Lersundik bere buruaz beste egin zuen 16 urte zituela, administrazioagaz borrokan zebilela tratamendu hormonala lortu ahal izateko. Dokumentalean bere gurasoen, Naizen elkarteko kideen eta Ondarroako herritarren testigantzak azaltzen dira. Lersundi transen eskubideen aldeko ikur da gaur egun. Proiekzioan Ekainen gurasoak egongo dira eta amaieran berbaldia emango dute