Domekan Castet Egunaren hogeita hamaseigarren edizioa egingo dute Zaldibarren. Duela 87 urte Santamañezar mendian izandako borrokak gogoan, egitasmoaren bultzatzaileek bando frankistaren kontra gudukatu zirenak omenduko dituzte. Tartean, borroketan hildako Iñaki Castet komandantea eta bere taldea. Ekitaldi sortari Santamañezarrera bertara igota ekingo diote. Ibilaldiak 10:00etan irtengo du udal plazatik. Gero, behin tontorrera igota, ikurrina zintzilikatu eta talde argazkia aterako dute. Beherakoan, lore eskaintza egingo dute udal plazako plakan. Azkenik, Castet Elkartera joango dira kalejiran. Luntx bat izango dute han.