Zaldibarko udalekuetan izena emateko epea zabalik apirilaren 22ra arte

Anboto 2024ko api. 9a, 12:44

Zaldibarko Udalak udalekuetan izena emateko epea ireki du 2012 eta 2019 artean jaiotako umeentzat. Interesatuek apirilaren 22ra arte egin beharko dituzte inskripzioak udal bulegoetan.

Udalekuak lau astez eskainiko dira honako data zehatz hauetan:

  1. astea: ekainaren 24tik 28ra.
  2. astea: uztailaren 1etik 4ra.
  3. astea: uztailaren 8tik 12ra.
  4. astea: uztailaren 15etik 19ra.

Ordutegia 10:00etatik 14:00etarakoa izango da. Horrez gainera, umeak zaintzeko zerbitzua ere eskainiko da 9:00etatik 10:00etara, astean 15 euroko gehigarria ordainduta. Interesdunek inskripzioa egiten duten unean eskatu beharko dute haurtzaindegi zerbitzua.

Kuotak

Udalekuetako kuota 25 eurokoa izango da umeko eta asteko. Bigarren eta hirugarren umea inskribatzeagatiko kuota, aldiz, txikiagoa izango da. 12 eurokoa. Dirua honako kontu korronte honetan sartu behar da:

ES56 2095 0077 1420 7700 0180 (Kutxabank)

Udalekuetako plaza kopurua mugatua da. 125 umek parte hartu ahalko dute gehienez. Eskainitako plaza kopurua baino inskripzio kopuru gehiago baldin badago, udalak zozketa egingo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!