Eusko Trenbide Sareakek (ETS) Zaldibarko trenbide pasagunea kentzeko eta geltokia eraberritzeko duen proiektuaren barruan, hurrengo lanek N-634 errepidearen ohiko funtzionamenduari eragingo diote. Trenbidearen eta errepidearen gaineko pasabideak ipintzeko, martxoaren 22an, 23an eta 24an N-634 errepidea itxita egongo da Zaldibar parean, 23:00etatik 05:00etara bitartean. Zaldibarko Udalak honako alternatiba hauek proposatu dizkie bizilagunei eta herritarrei hurrengo egunetan erabiltzeko: Zaldibar-Ermua noranzkoa Elizondo kaletik egingo da, eta Zaldibar-Berriz noranzkoa Goierri bidetik. Otsail amaieran ziren lan hauek egiteko, baina ez zituzten egin, eguraldi txarragaitik.