Zaldibarko rokodromoa arautzen duen ordenantzari ekarpenak egiteko aukera

Anboto 2024ko mar. 11a, 10:16

Zaldibarko Udalak rokodromoaren ordenantza landu du. Zerbitzu honen erabilera arautzen duen ordenantza bere webgunean ipini du (zaldibar.eus). Herritarrek eta erabiltzaileek araudi horri ekarpenak egitea da udalaren asmoa, prentsa oharrean azaldu dutenez.

“Rokodromoaren ordenantza erabiltzaileen iritzia kontuan hartuta landu dugun arren, webgunean ikusgai ipini dugu herritar guztien esku egoteko eta gura duenak ekarpenak egiteko”, azaldu du Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkateak. Proposamenen bat egin gura duenak honako bideak jarraitu ditzake apirilaren 5a baino lehenago: udaletxean bertan aurrez aurre; udalaren webgunean bertan, www.zaldibar.eus (kexak eta iradokizunak); eta elektronikoki egoitza elektronikoan (egoitza.zaldibar.eus). Ondoren, osoko bilkuran eztabaidatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!