Zaldibarko trenbide pasagunea kentzeko eta geltokia eraberritzeko Eusko Trenbide Sareaken (ETS) proiektuaren barruan, hurrengo lanek N-634 errepidearen ohiko funtzionamenduan eragina izango dute. Trenbidearen eta errepidearen gaineko pasabideak jartzeko, otsailaren 23an eta 24an, martxoaren 1ean, 2an eta 3an N-634 errepidea itxita egongo da Zaldibar parean, 23:00etatik 05:00etara.
Udalak ondorengo alternatibak proposatu ditu herritarrek erabiltzeko: Zaldibar-Ermua norazkoa Elizondo kaletik egingo da eta Zaldibar-Berriz noranzkoa Goierri bidetik.