Indar txikiak batzea, horixe da Zaldibarko merkatariek egin dutena ZAMOZE elkartea sortuta. Merkatariek, ostalariek eta zerbitzuetako enpresek bat eginez, aurrean dituzten erronkei heltzea da helburua. Elkartea ekainaren 6an sortu zuten, Dendak Bai elkartearen laguntzagaz, eta orain beste pauso bat eman gura dute. Bazkide gehiago batu guran, batzarrera deitu dute otsailaren 12rako, Zaldibarko liburutegi zaharrean. Bilera horretan bazkide egiteko alta-fitxa betetzeko aukera emango dutela aurreratu dute. Gainera, bertaraturikoen artean hurrengo urratsak erabaki gura dituzte: elkartearen logoa eta izena, 2024rako antolatu daitezkeen ekintzak... Iradokizunak jasotzeko prest daudela gogoratu dute.