Olympiacos taldeak Mendilibarren fitxaketa baieztatu du

Anboto 2024ko ots. 11a, 11:45
Argazkia: @olympiacosfc

Entrenatzaile zaldibartarrak Carlos Carvalhalen lekua hartuko du talde greziarrean.

Zurrumurruak baieztatu dira. Greziako Olympiacos  taldeak Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu du. Carlos Carvalhal postutik kendu ostean hainbat entrenatzaileren izenak izan dira mahai gainean. Azkenean, talde greziarrak Mendilibarren fitxaketa baieztatu du. Urrian Sevilla taldetik irten eta gero, Olympiacos izango da zaldibartarraren hurrengo erronka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!