Zaldibar Argituk deituta egin zen ekitaldia, eta bertan txalapartariak egon ziren, lore eskaintza egin zen, eta koplak abestu zituzten, baita ere. Zaldibar Argituk Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartagaz eta Ekologistak Martxan elkarteegaz batera herri akusazio bezala ingurumenaren kontrako delituen auzian aurkeztu zela gogoratu dute, baita ere. "Zerbait argitzen lagunduko zuelakoan abiatu genuen epaitegietako bidea. Langileen osasunaren aurkako delituak aztertu zituen auzibidetik kanpo utzi gintuzten, gerora ikusi zen moduan akusatuekin negoziazioa errateko. Verter Recyclingeko arduradunek zuhurtziagabekerizko bina hilketa onartu eta espetxea saihestea lortu zuten", azaldu dute ohar baten bidez.
Bestalde, auziak instrukzio fasean lau urte daramatzala salatu dute. "Horrekin ia dena dago esanda. Ezinbestekoa da lehenbailehen instrukzioa amaitzea eta epailearen ondorioak ezagutzea. Ikusiko dugu zer dioen".