Lore eskaintza egingo diete lur-jausian zabortegian harrapatuta geraturiko Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran beharginei. Horrez gainera, hitz hartzea eta txalapartariak egongo dira. Bestalde, Zaldibarko udalbatzak adierazpen instituzional bat onartu zuen joan zen asteko osoko bilkuran, aho batez. Hiru puntuko adierazpenean, honako hauek jaso zituzten: Bat. "Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran zabortegian hildako langileak gogoratzen ditugu, eta euren senitarteko eta gertukoei udalaren eta Zaldibarko herriaren elkartasuna, babesa eta hurbiltasuna adierazten diegu". Bi. "Zaldibarko Udalak amiltzearen inguruko erantzukizun guztiak argitzeko eskaera egiten du, eta helburu horregaz bere eskura dagoen guztia egiteko konpromisoa hartzen du, gure herrian gertatutakoa beste inon gerta ez dadin". Eta hiru: "Zaldibarko Udalak zabortegia jausi zenetik langileen bilaketa, kaltetuen osasuna eta gertatutakoaren inguruko erantzukizuna aldarrikatu dituzten pertsona eta kolektiboei egindako lana eta euren konpromisoa eskertu gura dizkie, eta hondamendia gogoratzeko antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deia egiten die herritarrei".