Sanjuangoa eraikineko teilatua kentzen hasi dira, segurtasunagatik

Anboto 2024ko ots. 1a, 11:29

Eraikinaren goiko zatia egoera txarrean dago, eta Zaldibarko Udalak seguratsun arrazoiengatik Sanjuangoa eraikineko teilatua kentzea erabaki du. Zaldibarko Udalak prentsa ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, kultur etxea sortzeko lehenengo pausoak eman gura dituzte. 

"Sanjuangoan kultur etxea egitea egitasmo garrantzitsua da, Zaldibarko herritarrok eskubidea dugulako kulturaz gozatzeko", dio Eneritz Azpitarte alkateak. Liburutegia txiki geratu zaiela azpimarratu du Azpitartek, baita ere. "Kultur etxe berrian liburutegi handiagoa eraikitzea da helburua, eta zenbait gune izango lituzke: ume txikiena, haurrena, nerabeena... gela multifuntzional handi bat eraikitzea aurreikusten dugu, 80 bat pertsonarentzat. Bilera gelak ere izango lituzke". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!