Zaldibarko 2024ko jaiak antolatzeko, jai batzordearen bilerara deitu dute urtarrilaren 29rako

Jone Guenetxea 2024ko urt. 26a, 13:08

Dagoeneko hasi dira motorrak berotzen Zaldibarko jaiak antolatzeko. Horretarako, udalak deialdia egin du jai batzordea biltzeko.

Hitzordua urtarrilaren 29an izango da, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Zeregin horretan, taldeen, elkarteen, herritarren zein gura duten herritar guztien laguntasuna izan gura duela azaldu du udalak.

Era berean, elkarte eta kuadrillen partaidetza errazteko, bakoitzak bozeramaile bat izendatzea gomendatu dute, pertsona horrek taldearen proposamenak azaltzeko. Horrela, herritar guztiek lekua izatea bermatu gura du udalak. Gainera, batzar biziagoak egiteko aukera izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!