'Kirola oinarritik euskaraz' programa martxan jarri dute Zaldibarren

Anboto 2024ko urt. 26a, 09:47

Zaldibarko Udalak herriko kirol elkarteegaz batera martxan jarri du Kirola Oinarritik Euskaraz programa. Zaldibarko kirolean euskara lehen lerroan jartzea da programaren helburua. 

Zaldibarko hainbat kirol elkartek bat egin dute programagaz: Biak bat futbol taldeak, Olazarmendi gimnastika erritmiko taldeak, Lagu-artea txirrindulari elkarteak eta Zaldua kirol elkarteko futbol, pilota, saskibaloi eta mendi taldeek. Guraso, entrenatzaile, zuzendaritzetako kideek eta kirolariek parte hartu dute. "Euskarari buruzko diagnostikoa egin ostean, badakigu Zaldibarko gazte guztiek edo gehienek euskaraz badakitela. Beraz, ez litzateke eragozpenik egon beharko kirolean euskaraz jarduteko; urratsak egin behar dira euskararen erabilera indartzeko eta ondorioz, arlo hauetan eragiteko erabaki eta konpromisoak hartu ditugu: komunikazioetan euskara lehenetsiko da, elkarteetan euskararen gaia kudeatzeko arduradunak izendatuko dira, hizkuntza irizpide batzuk zehaztea eta jarraipena egitea, eta entrenamenduetan azterketa sakona egitea, euskaraz entrenatzeko eta euskararen erabilera handitzeko". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!