[BIDEOA]: Eskolako jolastokiaren proiektuari ekarpenak egiteko formularioa zabaldu du Zaldibarko Udalak

Anboto 2024ko urt. 17a, 09:41

Zaldibarko Udalarentzako "lehentasun" bat da eskolako jolastokiaren eraldaketa proiektua martxan jartzea. Iazko abenduaren 18an lehen ideia aurkeztu zieten herritarrei. ELE arkitektura estudioarekin hasi da lantzen proiektua udala. 

Iazko batzarrean proposamena ezagutzeko eta ekarpenak egiteko aukera egon zen. Orain, proposamen gehiago jaso asmoz, online bidezko galdetegia prestatu du udalak. "Gobernu taldearentzat eskolako jolastokiaren eraberritzea proiektu estrategiko bat da Zaldibarko umeen hezkuntzan garrantzitsua delako. Aurrerapausoak eman gura ditugu eta hezkuntza komunitatearen iritzia kontutan hartzea oso garrantzitsua da guretzat", azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak. 

Formularioa hemen bete daiteke. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!