Furgoneta batek istripua izan du AP-8an, Zaldibarren

Anboto 2023ko abe. 15a, 15:45

Auto ilarak eragin ditu Donostiarako noranzkoan.

Gaur, 15.00 inguruan, furgoneta batek istripua izan du AP-8an, Zaldibar parean eta Donostiarako noranzkoan. Pertsona bi zihoazen furgonetaren barruan eta suhiltzaileak bertaratu dira. Ertzaintzako iturriek momentuz ez dute zehaztu zauriturik ospitalera eraman behar izan duten ala ez.

Istripuaren ondorioz auto ilarak izan dira. Orain (15:45) ez dago auto ilararik, baina oraindik trafikoa mantso doa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!