Gabonetako erosketa bonoak eskuragai daude gaurtik aurrera Zaldibarren

Anboto 2023ko abe. 1a, 08:47

Zaldibarko Udalak 'Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi' kanpainaren edizio berri bat antolatu du, bertako saltokietan erostea bultzatzeko asmoagaz. Udalak 10 euroko bonoak banatuko ditu, doan, 20 eurotik gorako erosketetan erabiltzeko. 

Bonoak abenduaren 1etik aurrera egongo dira eskuragarri, goizetan udaletxean bertan, eta arratsaldetan liburutegian, agortu artean; urtarrilaren 8ra bitartean erabili ahalko dira. "Guretzat oso garrantzitsua da Zaldibarko merkataritza sarea bizirik mantentzea, hurbileko eta kalitatezko merkataritza delako; horregatik, horrelako ekimenak bultzatzen jarraituko dugu tokiko saltokietan erosketak bultzatzeko", azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak. Pertsona bakoitzeko bono bat erosi ahalko da, eta erosketa bakoitzeko bono bat erabili ahalko da.

Zaldibarko Udalak 7.500 euro bideratu ditu kanpaina honetara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!