[BIDEOA]: Txirrindulari bat erreskatatu dute Zaldibarren

Anboto 2023ko aza. 19a, 15:41

Bizikleta martxa batean parte hartzen ari zela, txirrindulariak erorikoa izan du. 

Larrialdi zerbitzuek txirrindulari zauritu bat erreskatatu dute eguerdian, Zaldibarren. Txirrindularia lurrera jausi da bizikleta martxa batean parte hartzen ari zela. Hanketako batean eta aldakan hartu du min. Hasiera batean, Gurutze Gorria eta Bizkaiko suhiltzaileak txirrindulariarengana iristen ahalegindu dira. Baina txirrindularia kokapen zail batean egon dela eta, azkenean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek hartu dute parte. Helikopteroz erreskatatu eta Elorrioko errugbi zelaira eraman dute zauritua. Handik, Osakidetzaren helikopteroan lekualdatu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!