Lau eta erdian Apezetxeak 22-13 menderatu zuen Lizeaga. Hasieran berdintasuna izan zen nagusi (6-7), baina une horretatik aurrera Apezetxea gehiago izan zen: 14-8, 22-13.
Binakako partidua zoritxarreko lesio batek erabaki zuen. Markagailuak launako berdinketa erakusten zuela, Balerdik min hartu zuen hankan. Aldageletatik igaro ostean, jarraitzea erabaki zuen eta eginahalak egin zituen bi-hiru tantotan, baina azkenean amore eman behar izan zuen. Ondorioz Zubizarreta eta Lizeaga sailkatu ziren finalerdietarako Etxanizen eta Balerdiren kontra. Manex Balerdik honela azaldu zuen gertatu zitzaiona partiduaren amaieran: "Pintxazo bat sentitu dut hankako belaun atzean, biki gain hortan. Mugimendu azkarrak egiterakoan ez atzera eta ez aurrera aritu naiz. Ezin nuen". Lesioaren momentura arte oso partidu borrokatua jokatzen ari ziren.
Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.
Olazarreko partiduen atzoko emankizuna LOTURA HONETAN.