Olazar pilota txapelketa

Etorkizuneko Olazar pilota txapelketako final laurdenak ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2023ko aza. 16a, 13:22

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Apezetxeak eta Lizeagak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Zubizarretak eta Lizeagak Etxanizen eta Balerdiren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN eskuratu daiteke. Final laurdenetako lehenengo kanporaketa joan zen astean jokatu zuten. Lau eta erdian Irribarria sailkatu zen eta binaka Ariztegi-Apeztegia bikotea. Partidu horien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!