Eguenean, Ipar Hegoa fundazioko kide Martin Arbeok berbaldia eman zuen Palestinaren egoerari buruz. Zapaturako, hilak 11, elkarteko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute. Urteurren jaia herri bazkariagaz hasiko dute, 14:30ean. Bazkaostean, bingo musikatua eta ekitaldia egingo dituzte. Iluntzean, musika izango da protagonista: 21:00etan, Hacero inoxidaBle talde zaldibartarrak kontzertua emango du, eta 22:30ean Xaukena Xauk musika jartzaile zaldibartarrek girotuko dute gaua. Castet elkarteak tabernak berak baino urtebete gehiago du, 32.
1937ko apirilaren 25ean Zaldibarko Santamañezar mendian hildako Iñaki Casteten omenez deitzen da elkartea horrela. Abellaneda batailoiko kidea zen Castet. Apirilero, Castet eguna ere antolatzen dute Zaldibarren.