Lau eta erdian Irribarriak erraz hartu zuen mendean Kortazar: 22-5. Saketik hasita, bizi-bizi mugitu zuen pilota eta ez zuen arazorik izan Kortazar mendean hartzeko. 5-4tik aurrera ia zuzenean joan zen 22ra.
Binakako lehia estuagoa izan zen. Ariztegik eta Apeztegiak 22-17 irabazi zuten Hormaetxeren eta Olidenen aurka. Partiduko zatirik handienean pare-parean aritu ziren (5-6, 10-11, 16-15) eta azken txanpan gehiago izan ziren irabazleak.
Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.
Olazarreko partiduen atzoko emankizuna LOTURA HONETAN.