Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2023ko aza. 9a, 09:40

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Irribarriak eta Kortazarrek neurtuko dituzte indarrak. Binaka Ormaetxek eta Olidenek Ariztegiren eta Apeztegiaren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!