Orain, 20.000 eurora handitu dute horretarako partida, iaz baino 5.000 euro gehiago. Hainbat bide erabili daiteke parte hartzeko eta proposamenak egiteko: udalak azaroaren 8rako deituko duen partaidetza-bileraren bitartez, aurrez aurre udal bulegoetan eta liburutegian, eta Internetez udalaren zaldibar.eus web orriaren bitartez. Proposamenetako gaiek udal eskumenekoak izan beharko dute. Proposamenak egiteko epea azaroaren 8tik 24ra izango da.