Olazar pilota txapelketa

Ibarluzea lau eta erdian eta Fernandez-Irazustabarrena bikotea binaka aurrera, Olazar txapelketan

Anboto 2023ko aza. 3a, 09:38

Atzo Olazar txapelketako jardunaldia jokatu zuten Zaldibarren.

Lau eta erdian Ibarluzeak 22-11 irabazi zion Zabaletari. Ibarluzeak hasiera-hasieratik ihes egin zuen markagailuan: 6-0 / 10-3.

Binakakoan emozioa izan zen nagusi. Fernandezek eta Iruzustabarrenak ozta-ozta hartu zituzten mendean Igoa eta Cuairan: 22-21. Gainera, irabazleak markagailuan atzetik ibili ziren partiduko zatirik handienean (4-6 / 9-14 / 14-18), baina azken unean partidua euren aldera eramatea lortu zuten.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!