Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2023ko aza. 2a, 09:49

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Zabaletak eta Ibarluzeak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Fernandezek eta Irazustabarrenak Igoaren eta Cuairanen kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!