Lau eta erdian Etxebarriak 22-13 hartu zuen mendean Rekalde. Partidu osoan aurretik joan zen irabazlea: 3-2 / 10-5 / 19-10.
Binakakoan are emozio gutxiago izan zen. Oskozek eta Aldabek 22-5 irabazi zuten J.Alberdiren eta Gabirondoren aurka. Irabazleak 11-1 aurreratu ziren markagailuan eta aurkariak ezinean aritu ziren partidu osoan zehar.
Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.