Pertsona bat atxilotu dute Zaldibarren, Artxandan agerturiko gorpu baten auziagaz zerikusia duelakoan

Anboto 2023ko urr. 26a, 09:41

Ertzaintzak martitzen goizean egin zuen atxiloketa. Pertsona horrez gainera, beste hiru atxiloketa egin zituen Barakaldon eta Bilbon.

Abuztuaren 19an, Ertzaintzak pertsona baten gorpua topatu zuen Artxandako eraikin abandonatu batean, funikularretik gertu. Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta martitzenean lau pertsona atxilotu zituen auziagaz lotura dutelakoan. Atxiloketetako bat Zaldibarren egin zuten. Beste hirurak Barakaldon eta Bilbon. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ikerketa zabalik dago eta epaileak sekretupean ditu diligentziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!