Olazar pilota txapelketa

Lizeaga lau eta erdian eta Etxaniz-Balerdi bikotea binaka aurrera, Olazar txapelketan

Anboto 2023ko urr. 20a, 10:27

Atzo Olazar txapelketako jardunaldia jokatu zuten Zaldibarren.

Lau eta erdian Lizeagak erraz hartu zuen mendean Uriarte: 22-9. Hasieratik nagusi izan zen eta partiduak aurrera egin ahala aldea areagotu zuen: 4-2 / 11-5 / 17-7 / 22-9.

Binakakoan, aldiz, Etxanizek eta Balerdik latz sufritu zuten Lerena eta Altuzarra kanporatzeko: 22-20. Hasieran partidua beste aldera joango zela ematen zuen (4-11), baina Etxanizek eta Balerdik markagailuari buelta ematea lortu zuten.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!