Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2023ko urr. 12a, 09:00
Faben Ituarte, aurtengo partidu batean.

Lau eta erdian Faben Ituarte atxondarrak jokatuko du.

Olazar pilota txapelketan jokatuko diren partidu guztiak Internet bidez jarraitu ahal izango dira gaurtik aurrera. Zaldua Pilota Taldeak antolaturiko emankizunak leku bitan ikusi daitezke: 'anboto.org' webgunean eta 'Zaldibarko Udala' youtube kanalean.

Gaur, lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira, 21:30ean. Kaiolan Faben Ituarte atxondarrak Kortazarren kontra jokatuko du. Binaka Elola eta Aizpurua Ariztegiren eta Apeztegiaren aurka arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!