Olazar pilota txapelketa

Ibarluzea lau eta erdian eta Olaetxea-Azpiroz binaka aurrera, Olazar txapelketan

Anboto 2023ko urr. 6a, 09:10

Atzo Zaldibarko pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten.

Lau eta erdian Ibarluzeak 22-16 irabazi zion Altunari. Partidu erdira arte berdintasuna izan zen nagusi (4-4 / 10-10) baina bigarren erdian gehiago izan zen Ibarloza.

Binakakoan Senarren lesioak baldintzatu zuen partidua. Berdintasuna izan zen nagusi (2-2 / 6-6) Senarrek min hartu zuen arte. Saiatu arren, erretiratu egin behar izan zuen. Azkenean 22-8, irabazleen alde.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!