Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur Zaldibarren

Anboto 2023ko urr. 5a, 09:49

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai.

Zaldibarren Olazar pilota txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:30etik aurrera. Lau eta erdian Altunak eta Ibarluzeak neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako neurketa hasiko da: Olaetxea eta Azpiroz Senarren eta Olidenen aurka.

Joan zen asteko hirugarren jardunaldian honako pilotari hauek lortu zuten garaipena: Etxebarriak lau eta erdian eta Alberdi-Gabirondo bikoteak binaka.

Gogoratu behar da txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak eskainiko dituztela urriaren 12ko jardunalditik aurrera. Emankizun horiek www.anboto.org webgunean ere ikusgai egongo dira.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!