Urriaren 7an VII. Aniztasunaren Eguna egingo dute Zaldibarren

Anboto 2023ko urr. 6a, 12:13

Zaldibarko Jendeak elkarteak Aniztasun Eguna antolatu du urriaren 7rako; festa eta aldarrikapena batzen dituen ekimena antolatzen duten zazpigarren urtea da.

13:00etan emango diote hasiera egunari ekitaldiagaz; herriko txalapartariak, abesbatzak, dantzariak eta abeslariak egongo dira bertan. Ondoren, bazkaria egingo dute munduko janari desberdinekin. Zaldibarren sustraiturik dagoen ekimena da Aniztasun Eguna, eta bertan, kultura eta ohitura desberdinak ezagutzeaz gainera, aldarrikapenerako tartea ere egoten da; besteak beste, politika migratzaileak salatu izan dituzte. Ekitaldi guztiak udaletxeko plazan egingo dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!