Zaldibarko udaletxea eraberrituko dute

Anboto 2023ko urr. 3a, 12:56

Zaldibarko Udalak 100.000 euro inbertituko ditu udaletxea eraberritzeko; besteak beste, zeramikazko teilazko estalkia ordezkatuko dute, eraikina energetikoki eraginkorragoa izateko; horrez gainera, eraikinaren fatxada egokituko dute.

Eraikina konpontzeko, egungo teilak eta erretenak kendu, eta isolamendu termikoa ipiniko dute; egungo tximiniak ere eraberrituko dituzte, eta txarto dauden zurezko teilatu-hegalak konpondu eta lehengoratuko dituztela azaldu du Zaldibarko Udalak. Fatxadako lanak "gutxienekoak" izango direla argitu du: "euskarria saneatuko dugu eta fatxada emultsio akrilikoz pintatuko dugu".

Udaletxearen konponketa honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak ia 30.000 eurogaz lagunduko du. 

1976ko eraikina
Zaldibarko udaletxea, eraikina, 1976koa da eta ordutik eraberritze lan bi eduki ditu, bata 2008an eta bestea 2010ean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!