Olazar pilota txapelketa

Emozioa eta markagailu estuak izan ziren atzo, Zaldibarko Olazar txapelketan

Anboto 2023ko ira. 29a, 09:08

Etxebarriak lau eta erdian eta Alberdi-Gabirondo bikoteak binaka latz sufritu behar izan zuten euren norgehiagokak irabazteko.

Atzo Zaldibarko pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten. Lau eta erdiko partiduan Etxebarriak 22-21 irabazi zion Diaz de Gereñuri emozio handiko partiduan.

Binakakoan ere markagailu estua izan zen. J.Alberdik eta Gabirondok 22-20 menderatu zituzten Igoa eta Erle. Hasieran alde polita hartu zuten irabazleek (12-4), baina Igoak eta Erlek erreakzionatu egin zuten eta azken txanpan aurretik jartzera heldu ziren (18-19), baina ez zen nahikoa izan partidua aurrera ateratzeko.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!