Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur Zaldibarren

Anboto 2023ko ira. 28a, 09:41

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai.

Zaldibarren Olazar pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:30etik aurrera. Lau eta erdian Etxebarriak eta Diaz de Gereñuk neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako neurketa hasiko da: Igoa eta Erle J.Alberdi eta Gabirondoren aurka.

Joan zen asteko bigarren jardunaldian honako pilotari hauek lortu zuten garaipena: Lizeagak lau eta erdian eta Etxaniz-Alduntzin bikoteak binaka.

Gogoratu behar da txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak eskainiko dituztela urriaren 12ko jardunalditik aurrera. Emankizun horiek www.anboto.org webgunean ere ikusgai egongo dira.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!