Olazar pilota txapelketa

Lizeaga lau eta erdian eta Etxaniz-Alduntzin bikotea binaka irabazle, Olazar txapelketan

Anboto 2023ko ira. 22a, 09:40

Atzo Zaldibarko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten.

Lau eta erdiko partiduan Lizeagak 22-4 irabazi zion Egigureni. Egiguren 1-3 aurreratu zen markagailuan, baina ondoren Lizeaga ia zuzenean joan zen 22ra.

Binakakoak emozio gehiago izan zuen. Etxanizek eta Alduntzinek 22-14 irabazi zuten Karregalen eta Ibarlozaren kontra. Galtzaileek partidu erdira arte eutsi zuten (14-11), baina azken txanpan gehiago izan ziren irabazleak.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!