Euskara ikasleek Zaldibarko Udalaren diru laguntzak eskatu ditzakete

Anboto 2023ko ira. 20a, 18:00

Laguntzak eskatzeko epea urriaren 31an itxiko da. 6.000 euro bideratuko ditu Zaldibarko Udalak euskalduntze eta alfabetatze ikasketak egiteko beketara, iaz baino 1.000 euro gehiago. 

Bekak Zaldibarren erroldatuta dauden eta udal euskaltegietan, euskaltegi pribatuetan eta barnetegi homologatuetan ematen diren euskara ikastaroetara doazenek jaso ahal izango dituzte, udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean jasota dagoen bezala. 

Informazio gehiagorako, udalaren webgunea, Euskara zerbitzua edota 94 682 70 16 telefonora deitu daiteke. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!