Zaldibarren Zaldi Eguna ospatuko dute zapatuan

Anboto 2023ko ira. 6a, 18:01

Zaldiekin egindako martxa, Ranch Trail Opena eta haurrentzako ekintzak dira zapatu honetako ekintza batzuk.

Zapatu honetan Zaldibarrek Zaldi Eguna ospatuko du Olazar inguruan, egun osoan zehar zaldia eguneko protagonista nagusitzat hartuta. Zaldiei egindako harrerarekin hasiko da eguna, 09:00etan. Ondoren, 10:00etan, irteera bat egingo dute eguerdira arte. Eguerdira bitartean haurrentzako poniak —12:00etan— eta ferraketa eta zaindarien erakustaldiak —12:30ean— egongo dira. Lehiaketak arratsaldean dira; 16:00etan Ranch Trail Novice izenekoa, eta, 18:00etan, Ranch Trail Opena.

IRAILAK 9, ZAPATUA (OLAZARREN)

  • 09:00 Zaldien harrera.
  • 09:30 Izen-ematea (5 euro) eta Cafés Baqué-rekin dastaketa.
  • 10:00 Martxaren hasiera.
  • 11:30 Hamaiketakoa Gazagan.
  • 12:00-14:00 Poniak haurrentzat.
  • 12:30-15:00 Ferraketa eta zaindarien erakustaldiak.
  • 13:00 Martxaren amaiera.
  • 14:00 Herri bazkaria (5 euro).
  • 16:00 Ranch Trail Novices lehiaketa.
  • 18:00 Ranch Trail Opena.
  • 20:00 Sari banaketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!