Azken urteotan Hamadako Izarrak elkarteko kideak Axpeko aterpetxean ostatu hartu duten arren, aurten lekuz aldatuko dute. Uda Zaldibarren pasako dute. Olazarren, hain zuzen ere, frontoiaren ondoko lokaletan.
Atzo bertan egin zuten Ongi Etorri jaia, eta bertan izan ziren Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkatea, Izaskun Narbaiza zinegotzia eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea. Baita, Herria elkarteko bidelagunak, hezitzaileak, sukaldariak eta laguntzaileak, besteak beste.