Atzo, hilak 29, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek Zaldibarko hondakindegiaren egonkortasunari buruzko azterketa egitea onartu zuten EAJk eta PSE-EEk; hondakinen masa eta hau zigilatzeko premiazko neurriak, ostera, ez dira berehala hartuko. Izan ere, "ondakinaren egonkortasun globalari buruzko azterlan berri bat modu subsidiarioan gauzatzeko neurriak hartzea Verter Recycling 2022 SLri dagozkio, konkurtsoan eta likidazioan dagoena", argudiatu zuen Arantxa Tapia sailburuak.
Ekologistan Martxaneko Javier Vazquezen berbetan, bilkuran onartutakoa "arduragabekeria" da. "Beste luizi bat saihestu nahi badugu, jarduteko denbora amaitzen ari da".