Zaldibarko hainbat eragilek Herrixen Jaixek izeneko dinamika sortu zuten iaz, eta aurten ere beste pauso bat ematea erabaki dute. Diotenez, Zaldibarren "kultur espazio zein kultur egitarau gabe, eskola patio duin gabe, zabortegi kutsakor eta abandonatu batekin eta beste hainbat gabezi eta arazoekin" daude. Hori dela eta, dinamikaren aterkipean batzen diren eragileek jaiak eta bizimoduak "behetik eraikitzera" deitu dute. Marea hori bat egin gura dute horretarako. Uztailaren 6an, jaiak hasiko diren egunean, jaitsiera bat egingo dute Zaldua plazatik txosnetara. Jaitsiera 18:00etan hasiko dute. Behin txosnak zabalduta, euskara nagusi izango duen egitaraua garatuko dute. Honako hauek dira dinamikaren baitan batzen diren eragileak: Ilargi Argazki Taldea, Guraso Elkartea, Zaldibarko Dantzariak, Ernai, Gaztetxea, Dominika Talde Feminista, Castet Elkartea eta Zaldibarko Jendeak.
Herrixen Jaixek taldearen egitaraua
UZTAILAK 2, DOMEKA
- 8:30-14:30 Argazki Rallya
UZTAILAK 6, EGUENA
- 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik eta txosnen irekiera
- 19:30 ElektroHATXEranga, txosnagunetik hasita.
- 23:00 Kontzertuak txosnagunean: Haize Arrosa + Ezta Ilen + Xaukena Xauk
UZTAILAK 7, BARIKUA
- 17:00-18:00 Apar festa udaletxeko plazan.
- 19:30 Matraka elektrotxaranga, txosnagunetik hasita
- 23:00 Kontzertuak, txosnagunean: HOFE x 4:40 + BENGO + DJak: SARA GOXUA + LA NANI
UZTAILAK 8, ZAPATUA
- 14:30 Herri bazkaria txosnagunean.
- 17:00 Olinpiadak txosnagunean.
- 19:00 Elektrokela elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 22:30 Jon Uri X K-rras X KR8
- 00:00 Beranduegi erromeria.
UZTAILAK 9, DOMEKA
- 12:15 Euskal dantzak Zaldua plazan.
- 19:00 Bertso-saioa, Zaldua plazan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Joanes Illarregi. Gai jartzailea: Ainhoa Urien
UZTAILAK 20, EGUENA
- 18:30-21:30 Argazki rallyaren emanaldia eta sari banaketa.