Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak Durangaldean

Anboto 2023ko eka. 19a, 12:03

Artxiboko irudia.

Gaur elkarretaratzeak egingo dituzte Berrizen eta Zaldibarren. Bihar, Elorrion eta Durangon. 

28 urteko gizonezko batek 89 urteko emakume bat hil zuen eguenean Bilbon. Segurtasun sailaren arabera, eguen gauerdian jazo zen hilketa matxista. 

Eskualdean hainbat elkarretaratze deitu dituzte:

  • Zaldibar (plazan): Ekainak 19, 19:00etan.
  • Berriz (Urtiaga plazan): Ekainak 19, 19:00etan.
  • Durango (Andra Marian): Ekainak 20, 19:00etan.
  • Elorrio (plazan): Ekainak 20, 20:00etan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!