210 kilo elikagai jaso dituzte Zaldibarko elkartasun Zunbatoiean

Anboto 2023ko eka. 9a, 14:06

Ekainaren 4an egin zuten Zunba maratoia Zaldibarren, Zaldibarko Mugi zaitez elkarteak antolatuta; Zaldibarko Udalaren laguntza ere izan zuten. 

Antolatzaileek, ekimenean baturiko janariari esker Elikagai Bankuak finkaturiko helburuak beteko dituela azaldu du, esker onez. Antolatzaileen arabera, Bizkaiko zentroetan banatzen diren elikagaiekin, premia duten 28. 328 herritarri banatuko diete janaria. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!