Joan den astean Zaldibarren "istripu ez traumatikoa" izan zuen langilea hil egin dela azaldu du LABek

Anboto 2023ko mai. 23a, 18:35
LABek Iruñean egindako elkarretaratzea, gaur. Argazkia: lab.eus

Industrias Gonzalo Arizaga enpresan, 52 urteko J.R. langileak "istripu ez traumatikoa" izan zuen, eta ospitalean egunak pasa ostean hil egin dela azaldu du sindikatuak.

Gaur, maiatzak 23, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Iruñean, azken egunotan Nafarroan bi langile hil direla eta. LABek elkartasuna eta samina adierazi die senide, lagun eta lankideei.

"Heriotza ez traumatikoak ugaritzen ari dira eta gero eta nabarmenagoa da lanpostu jakin batzuetan laneko arrisku faktoreek istripu hauetan duten eragina. 2022. urtean lan istripuz hildakoen %33a ez traumatikoa izan zen. Horrek arazo kardiobaskularrak barnebiltzen ditu. Hainbat faktore daude istripu hauen atzean, baina arrisku psikosozialak eta estresa dira garrantzitsuenetako batzuk. Horiekiko eskumenak dituen Urkulluren gobernuak entzungorrarena egiten du. Ez Osalanetik ez Lan Ikuskaritzatik ez dira neurri eraginkorrak hartzen langileriarengan gero eta intzidentzia handiagoa duen arrisku honi aurre egiteko", salatu du LABek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!