Gizonezkoen lauko finala jokatuko da Zaldibarren, asteburuan

Anboto 2023ko mai. 12a, 12:43

Zaldibarko Zalduak eta Durangoko Anbotopekok jokatuko dute. 

Asteburu honetan gizonezkoen lauko finala jokatuko dute Zaldibarko polikiroldegian. Tartean daude Zaldibarko Zaldua eta Durangoko Anbotopeko. Zapatuan jokatuko dituzte finalerdiak eta, domekan, finala. 

Zaldibarko Zalduak eta Durangoko Anbotopekok jokatuko dute finalerdietako lehen partida, 17:00etan. Bigarrena 19:00etan jokatu da, Leioa Saskibaloi taldearen eta Galdakaoko Orioak taldearen artean.

Finala domekan jokatuko dute, 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!