Azken eraso matxista salatu dute Zaldibarren

Anboto 2023ko mai. 4a, 13:13

Elkarretaratzea egin dute Zaldibarren, apirilaren 29an emakume batek zaldibarren salatu zuen eraso matxista salatzeko. 

Zaldibarko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu zuen atzo, baita ere, eta bere konpromisoa berretsi du "bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko". 

Horrez gainera, erasoa jasan zuen emakumeari babesa erakutsi diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!