Euskal Ligako azken fasean emaitza ezinhobeak lortu dituzte Olazarmendi klubeko gimnastek. Nerea Gomezek eta Olaia Onandiak kadete mailetan, eta, Eider Agirrek gazte mailan, urrezko dominak irabazi dituzte. Emaitza horrekin Olazarmendi klubeko gimnastak konfiantzaz beteta joango dira datorren asteburuan Iruñean lehiatuko den Espainiako txapelketara.