Kanposantuko lanak amaitu dituzte Zaldibarren

Anboto 2023ko api. 17a, 14:02

Zaldibarko Udalak 20.170 euroko inbertsioa egin du. Lanak kaperan eta nitxoen inguruetan egin dira. 

Lanen helburua hilerria espazio irisgarriagoa egitea eta bertako azpiegiturak hobetzea da. Besteak beste, kaperako estalkiaren teilak zementuzko mortero bidez elkartu dira, eta horma-hobien eremuan dagoen asfaltozko oihala kendu da, edota PVCzko hustubideak ere ordezkatu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!