Jose Luis Mendilibarrek Sevilla futbol taldea entrenatuko du denboraldia amaitu arte

Anboto 2023ko mar. 21a, 17:47
Jose Luis Mendilibar Sevillarekin kontratua sinatzen (sevillafc.es)

Entrenatzaile zaldibartarrak Jorge Sampaoli ordezkatuko du andaluziarren aulkian.

Sevilla futbol klubak gaur goizean iragarri du Jorge Sampaolik talde nagusiko entrenatzaile izateari uzten ziola. Ohar berean aurreratzen zuen gaur arratsaldeko entrenamendua bere ordezkoak gidatuko zuela, baina izenik eman barik. Orain minutu gutxi baieztatu du bolo-bolo zebilen ordezkoaren izena: Jose Luis Mendilibar. Entrenatzaile zaldibartarrak entrenatuko du talde andaluziarra. ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du. Jendaurreko aurkezpen ofiziala bihar, 13:30ean, egingo dute Ramón Sánchez Pizjuán futbol zelaiko prentsa aretoan.

62 urteko zaldibartarrak esperientzia handia du lehenengo mailako entrenatzaile moduan: Athletic, Eibar, Valladolid eta Alaves taldeak entrenatu ditu, besteak beste. Guztira 448 partidu zuzendu ditu Lehenengo Mailan: 128 garaipen eta 125 berdinketa.

Bere etaparik luzeena Eibarrekoa izan da, sei denboraldirekin: 2015/16 denboralditik 2020/21era, hain zuzen. Denboraldi hartan, abendutik apirilera, Alaves taldeko entrenatzailea izan zen partidu batzuetan. Horixe izan du bere azkeneko taldea orain arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!