EH Bilduren esanetan, ostera, HAPOak eremu osoa babesten du eta balkoia bere lekuan ipintzeko eskatu du. "Gure ondareari erasotzen dion udal eta alkate baten aurrean gaude; Parkeko hotela botatzeko asmoari eta Olazar kaleko iturria kentzeari gehitu zaie azken eraso hau", esan dute. EH Bildu "bide judizialera jotzea" aztertzen dabilela azaldu du prentsa oharrean.